2010-04-15

BAKAILAOA AJOARRIERO ERARA






BAKAILAOA AJOARRIERO ERARA

OSAGAIAK:

-Tipula bat

-Piper berde bat

-5 ale baratxuri

-2 piper gorri lehor

-2 bakailao azala

-1kg bakailaoa

-2 patata

-200g tomate

(sei pertsonentzat)

NOLA EGIN:

Lehenengo, bakailaoa 24 orduz biguntzen utzi ur hotzetan ( ura hiru aldiz aldatu behar da, eta gatza kentzen joan). Gero, piper lehorrak ere ur epelean jarriko ditugu zenbait ordutan. Jarraian, patatak zati txikitan zatitu eta kazola batean frijitu. Ia frijituta daudenean, piper berdea bota eta geroxeago, baratxuruia ere bai. Behin ongi eginda daudela, bakailao azalak bota eta pil-pilean egin. Ondoren, bakailaoa bota. Bakailaoa egiten den bitartean, beste kazola batean tomate saltsa egingo dugu. Horretarako, tipula eta piper lehorra , ongi txikitu eta gero, sueztituko dugu eta tomatearekin nahasiko dugu.


No hay comentarios: