2009-10-09

Estralurtarrak herrian

Bazen behin, mendiz inguratutako herri txiki bat. Ez zen oso ezaguna, baina jende ugari bizi zen.
Saioa, Garazi, Ruben eta Aitor parkean baloiarekin jolasten ari zirela, espaziontzi bat herri bazterrean zegoen. Futbol zelaira erori zela ikustean, korrika jon ziren ea nolakoa zen ikustera.
Ke asko ateratzen zuela ikusi, eta beldurrez arroka baten atzean ezkutatu ziren.
Bat-patean, metro erdiko izaki berde eta more txiki bat atera zen, buruzagi itxura zuenak, eta atzean beste bi izaki txiki buruzagiak esaten zien guztia egiten zutenak. Rubenek, nahi gabe eztula egin eta estralurrtarrak haurrak ikustean, beldurtu eta korrikan joan ziren estralurrtarrak, baina Saioa eta Ruben haien atzetik joan ziren harrapatzera, Garazi eta Aitorrek espaziontzia zaintzen zuten bitartean.
Saioak buruzagia harrapatzea lortu zuen, eta beste bi laguntzaile txikiak berarekin joan ziren eta beraiek ere harrapatu zituzten.Rubenek galdetu zien:
-Gure hizkuntza ulertzen al duzue?
Eta erantzun zioten:
-Bai. Baino arazo bat dugu eta zuen laguntza behar dugu. Bidaiatzen geundenean, espaziontziko
torloju bat galdu zaigula uste dugu, eta zuek gurekin etortzea nahi dugu, aurkitzen laguntzeko.
Haurrek pozik:
-Bai!!!
Hurrengo goizean abiatu ziren torlojuaren bila espaziontziarekin lehenengo planetara: Martera.
Marte oso handia iruditu zitzaien, baina Lurra eta Eguzkia ikustea, askoz txikiagoa zela konturatu ziren.
Bidean kometa, izar, meteorito etab. asko ikusi zituzten, eta horrela Jupiter, Saturno, Urano, Arizarra eta Merkurion egon ondoren, ez zuten torlojua aurkitu eta triste, Lurrera itzukli ziren.
Lurrera iristean, laguntzailetako batek aldizkari bat atera zuen irakurtzeko eta orrialdeen artean torlojua lurrera erori zen. Buruzagiak laguntzaileari bronka bota ondore, agurtu eta estralurrtarrak abiadura handiz joan ziren.
Hurrengo egunean eskolan, unibertsoari buruz azterketa izan zuten haurrek, eta laurek nota altua atera zuten.

AMAIERA

No hay comentarios: