2011-03-18

KORRIKA

IBILBIDEA: 2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.
LAGUNTZAILEAK: AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik, 16 korrika eta 30 urte igaro badira ere, Korrikak, euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuenetako hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko laguntza behar du, inoiz baino gehiago.
MATERIALA: Korrikak 17. ediziorako propio sortu duen arropa eta bestelako osagarriak sortu ditu. Euskal Herriko hainbat dendatan eta AEKren euskaltegietan egongo da salgai.

No hay comentarios: