Atzo jende asko hurbildu zen mozorraturik edo mozorro gabe ere Lizarrako iñauteri ruralak ospatzera. Lizarran barna ordu bat edo bi egon ziren kalejiran, eta amaieran Aldabika erre zuten San Joan plazan. Aurten, Goizuetatik zahagi dantza egitera etorri ziren dantzari taldea trikitixez eta panderoz lagundurik; baina baita Momotxorroak, joaldunak, dantzariak, txistulariak etab. ere. Eguraldi ona egon zen arratsalde osoan eta Lizarrako jende asko animatu ziren girora.
No hay comentarios:
Publicar un comentario